XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Nagusiaren galde eginik, emakume batentzako aukerako erregalu baten bila zebilela esan zion.
Era guztietako bitxiak atera zizkion berehala, atsegin litzaiokeena aukera zezan.
Unanuek eraztun bat begiz jo zuen eta hitz laburrez bitxizaleari esan: - Hauxe, eraztun hauxe behar dut. Zenbat balio du?.
- Garestitxoa bereizi duzu
- Eraztuna bera ere urre garbi-garbia da.
- Baina, zenbatean jartzen didazu? - Sal-neurriak izutuko zaitu baina... uste dut merezi duela.
@- Ni ez nau behin ere sal-neurriak izutu.
- Dirua nahi beste badaukat eta gastatzeak ez dit minik egiten.
- Beraz, esan zenbat balio duen.
- Miloi erdi bat egin beharko, bada, jauna.
- Ez nuen uste hain garesti izan zitekeenik.
- Alabaina, ez naiz izutu
- Honen edertasuna! Zuk diozun bezala, uste dut merezi duela.
- Beraz, jarriko dizut, ezta? - Bai, gizona, ez nago hau gabe joatekotan! Alabaina, hainbeste gastatzeko asmotan ez naiz etorri eta karteran berrehun mila besterik ez dauzkat....
- Gauzatxo bat egin dezakegu, ordea, baldin ongi baderitzazu.
- Zerorrek esango duzu.